Lege Oharra

Lege Ohar honek URL http://www.eca-euskadi.org (aurrerantzean webgunea) helbidean eskuragarri dagoen webgunera sartu eta hura erabiltzeko baldintza orokorrak arautzen dira, EHLABE elkarteak, Foro EcAren erakunde koordinatzaile modura, Interneteko erabiltzaileen eskura ipintzen duena.

Webgunea erabiltzeak berekin dakar Lege Ohar honetan jasotzen diren xedapen guztiak osorik eta aitzakiarik gabe onartzea. Horrenbestez, webgunearen erabiltzaileak Lege Ohar hau arretaz irakurri behar du webgunea erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, izan ere, testuan aldaketak egin daitezke webguneko titularrak hala nahi badu, edo legerian, jurisprudentzian edo enpresa jardunean aldaketa bat gertatzeagatik.

1.WEBGUNEAREN TITULARTASUNA

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin bat etorriz, jarraian webgunearen erakunde arduradunari buruzko informazio orokorreko datuak zehazten dira:

  • Enpresaren izen soziala: EHLABE
  • Egoitza soziala: Oto Hiribidea 50, 47. pabilioia, 01010 Gasteiz (Araba)
  • F.: G20156683
  • Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan Inskribatua AS/G/00603/1987 zenbakiarekin
  • Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatua 333. zenbakiarekin
  • Harremanetarako telefonoa: 943 346 224
  • Helbide elektronikoa: ehlabe@ehlabe.org
  1. ERABILTZEKO MODUA ETA BALDINTZAK

Webgune honetarako sarbideak eta haren erabilerak erabiltzaile izaera ematen dio bisitariari. Horrek suposatzen du erabiltzaile bakoitzak une bakoitzean indarrean diren erabilera-baldintzak onartu egiten dituela eta webguneko edukiak modu egokian erabiltzeko eta ohar honetan eta aplikatzekoak diren arauetan xedatzen den oro zehatz-mehatz errespetatu eta betetzeko konpromisoa hartzen duela.

Webgunerako sarbidea librea eta doakoa da erabiltzailearentzat hartako zati edota eduki guztietan.

Webgunera sartu eta hura erabiltzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik hartako erabiltzaileen izen-emate edo erregistrorik egitea.

  1. WEBGUNEAREN EDUKIA

Webgunearen titularrak gaztelania eta euskara erabiliko ditu. EHLABE ez da erabiltzaileak webguneko hizkuntza ez ulertu edo konprenitzearen erantzulea, eta horren ondorioena ere.

EHLABE elkarteak aukera izango du aurretik ohartarazi beharrik gabe edukiak aldatzeko, eta baita webgunearen barnean horiek ezabatu eta aldatzeko ere, horietara sartzeko modua aldatzeko aukera izateaz batera, inolako justifikaziorik gabe eta libreki, eta ez da horrek erabiltzaileentzat ekar ditzakeen ondorioen gaineko erantzule izango.

Debekatuta dago webguneko edukiak norberaren edo hirugarren pertsonen publizitate edo informazioa bultzatu, kontratatu edo dibulgatzeko erabiltzea EHLABE elkartearen baimenik gabe. Halaber, debekaturik dago erabiltzaileen eskuragarri ipintzen diren zerbitzu edo informazioak erabiliz publizitatea edo informazioa igortzea, erabilera hori doakoa izan zein ez.

Hirugarrenek beren web-orrietan webgune honetara bideratzeko gaineratzen dituzten esteka edo hiperestekak web-orri osoa irekitzeko izango dira, eta ezingo da, zuzenean edo zeharka, adierazpen faltsurik, zehaztugaberik edo nahasgarririk ipini, eta ezingo da EHLABE elkartearen kontra ekintza desleial edo lege gabekorik burutu.

  1. ERANTZUKIZUNA MUGATZEA

Webgunerako sarbidea nahiz hartan jasotzen den informazioa baimenik gabe erabiltzea hori burutzen duenaren erantzukizuna izango da osorik. EHLABE elkartea ez da sarbide edo erabilera horretatik erator daitekeen edozein ondorio, kalte eta galeren gaineko erantzule izango. EHLABE ez da, jarraian adierazten diren ekintzen ondorioz gerta daitezkeen segurtasun akatsen edo erabiltzailearen informatika-sisteman (hardwarean eta softwarean) edo bertan gordetzen diren fitxategi edo dokumentuen eragin daitezkeen kalteen erantzule:

  • erabiltzailearen ordenagailuan birus bat egotea, webguneko zerbitzu eta edukietarako konexiorako erabiltzen dena.
  • nabigatzailearen funtzionamendu okerra,
  • edota haren bertsio ez eguneratuak erabiltzea.

EHLABE ez da beste batzuk irekitzeko webgunera gaineratzen diren hiperesteken fidagarritasun eta azkartasunaren erantzule. EHLABE elkarteak ez du esteka horien erabilgarritasuna bermatze, eta ez da esteka horien bidez erabiltzaileak ireki ditzakeen eduki edo zerbitzuen gaineko erantzule, ezta webgune horien funtzionamendu onaren gainekoa ere.

EHLABE ez da bere webgunera edo webgune honetako esteken bidez irekitako beste webgune batzuetara sartzean erabiltzailearen sistemak edo informatika-ekipamenduak kaltetzen dituzten edo kalte ditzaketen birusen edota bestelako informatika-programen erantzule izango.

  1. “COOKIE” TEKNOLOGIAREN ERABILERA

Informazio guztia aurki dezakezu esteka honetan: Cookien-politika.

  1. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Webgune hau EHLABE elkartearen jabetzakoa da, Foro EcAren erakunde koordinatzaile gisa.

Webgune honetako iturri-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak nahiz informazio eta edukiak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legeriak babestuta daude EHLABE elkartearen alde.

Webgune hau osatzen duten izendapen, diseinu eta logotipoak behar bezala erregistratutako markak dira. Horien erabilera desegokia jazarri egin daiteke indarreko legeriaren arabera.

Pertsona erabiltzaileak webguneko edukiak deskargatu, kopiatu edo inprima ditzake soilik erabilera pertsonal/pribatua emateko, bidegabeko jarduerak burutzeko horiek erabiltzea debekatuta dagoelarik.

  1. PRIBATUTASUN POLITIKA ETA DATUEN BABESA

ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

EHLABE elkartearen identifikazio eta erregistroko datuak lege ohar honen goiburu modura ageri dira. Elkarte hori da datuen tratamenduen arduraduna eta horien segurtasun eta tratamendu konfidentziala bermatzen du Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO) eta aplikagarri den beste edozein arauditan xedatutakoarekin bat etorriz.

EHLABE elkarteak erabiltzaileari beharrezkoa den informazioa emango dio aldez aurretik haren baimena jasotzeko, EHLABE elkarteak bere datu pertsonalak trata ditzan.

Pertsona erabiltzailea EHLABE elkartearekin ipini ahalko da harremanetan haren datu pertsonalak tratatzeari dagozkion zalantzak ebazteko. Horretarako, ehlabe@ehlabe.org helbidea erabili beharko du.

ZEIN HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

EHLABE elkartearen plataforma digitalen barnean pertsona erabiltzailearen datu pertsonalak pertsona erabiltzailearekiko harremanaren arabera jaso eta tratatuko dira, helburu hauekin:

EHLABE elkartearen zerbitzuei buruzko informazioa ematea, zerbitzu horiekin lotuta posta elektronikoz edo baliokidea den komunikazio elektronikoko beste edozein bitarteko erabiliz komunikazio komertzialak igortzea barne.

Pertsona eskatzailea argitalpenetakoren batean izen ematea.

Pertsona interesdunari laneko orientazio edo prestakuntza prozesuetan parte hartu, plazak eskatu edo lan-poltsetan sartu ahal izatea ahalbidetzea.

ZEIN DA DATUEN TRATAMENDURAKO LEGITIMAZIOA?

Datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa pertsona erabiltzailearen bamena da.

ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU DATUAK?

Emandako datu pertsonalak 2 urteko epez gordeko dira horiek jasotzen direnetik zenbatzen hasita, kasu bakoitzean aplikagarri den araudiaren ondorioz datuak blokeatu edota datuak atxikitzeko betebeharren kalterik gabe.

DATUEN NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK EGITEN AL DIRA?

Bai. EHLABE elkarteak Amerikako Estatu Batuetan lekutzen den erakunde baten zerbitzuak erabiltzen ditu komunikazio jakin batzuk igortzeko. Erakunde hori Mailchimp da, datuak babesteari buruzko Europako araudia betetzen duena eta EU-US Privacy Shield akordioaren baitan dagoena (informazio gehiagorako: https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt0000000TOWQAA4).

ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK HELARAZTEN DIZKIGUZUNEAN?

Pertsona interesdunak eskubide hauek erabili ahalko ditu: i. Bere datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea. ii. Bere datu zehaztugabeak zuzentzeko eskubidea. iii. Tratamendua beharrezkoa ez denenean, bere datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea. iv. Tratatuak izaten ari diren bere datu pertsonalen eramangarritasunerako eskubidea. v. DBEO erregelamenduko 18. artikuluan ezarritako inguruabarretan datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea. vi. Edozein unetan emandako baimena atzera botatzeko eskubidea.

Bere eskubideak erabiltzeko aldez aurretik adierazitako posta helbidera idatzia bideratu beharko du edo, bestela, posta elektroniko bat igorri beharko da ehlabe@ehlabe.org helbidera. Eskaerarekin batera bere NAN agiriaren kopia edo bere nortasuna egiaztatzeko agiri baliokide bat gaineratu beharko du.

Bere eskubideak erabiltzeari dagokionez asebetetasunik lortzen ez bada, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean egoitza elektronikoa (www.agpd.es) erabiliz, edo posta helbide honetara idatzia bideratuz: Jorge Juan kalea 6, 28001 – Madril.

Cookieak

Webgune honetan zehar nabigatzen den bitartean zure ordenagailuari buruzko informazioa jaso dezakegu, hala badagokio, zure IP helbidea, sistema eragilea eta nabigatzaile mota barne, sistema kudeatu ahal izateko. Gure webgunean zeharreko nabigazioarekin lotutako datu estatistikoak dira, webgune hau hobetzeko eta zerbitzu hobe eta pertsonalizatuagoa emateko lagungarri direnak. Zehazki, aukera ematen digute:

  • Erabilerarekin lotutako zenbaki eta patroien inguruko estimazio bat egiteko.
  • Zure lehentasunei buruzko informazioa jasotzeko eta gure webgunea zure interes indibidualen arabera pertsonalizatzeko.
  • Zure bilaketak bizkortzeko.
  • Gure gunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko.

Pertsona erabiltzaileak cookieak onartzeari muzin egiteko aukera du. Horretarako, cookieak ukatzeko aukera ematen duen nabigatzailearen konfigurazioa aktibatu behar du. Haatik, konfigurazio hori hautatzen baldin baduzu, litekeena da Webguneko zati jakin batzuetara sartzeko aukerarik ez izatea. Zure nabigatzailearen konfigurazioa cookieak ukatzeko moduan doitu ez baduzu, gure sistemak cookieak sortuko ditu webgune honetara sartzen zaren bakoitzean.

Zehazki, gure webgunetan cookie hauek erabiltzen dira:

  • ga: anonimoa, Google Analyticsena
  • cc_cookie_accept
  • cc_cookie_decline

Cookie bat zer den jakin eta horiek desaktibatzeko informazio gehiago eskuratzeko behatu gure cookieen politika.

Bestelakoak

EHLABE elkartea aukera izango du, aurretik ohartarazi beharrik gabe, bere webgunean barneratzen den informazioa aldatzeko, eta baita haren konfigurazio eta aurkezpena ere.

EHLABE elkarteak konpromisoa hartzen du bitarteko honetatik PUBLIZITATE IRUZURTIA EZ EGITEKO. Ondorio horri dagokionez, ez dira publizitate iruzurtitzat joko sekzio hauetan jasotzen den informazioaren mantenu edota eguneraketa osagabe edo akastunaren ondorioz webgune honetako sekzio ezberdinetan zehar egon daitezkeen akats formal edo numerikoak. EHLABE elkarteak, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, horien berri izan bezain laster horiek zuzentzeko konpromisoa hartzen du.

EHLABE elkarteak halakotzat identifikatu gabe komunikazio komertzialak ez igortzeko konpromisoa hartzen du, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuari buruzko 34/2002 Legean xedatutakoari jarraiki. Horretarako, ez da komunikazio komertzial modura hartuko EHLABE elkartearen bezero, langile edo harpidedunei igorritako informazio oro, betiere, helburua pertsona horien eta EHLABE elkartearen artean dagoen harremana mantentzea edo bere sozietate xedeari dagozkion informazio eta prestakuntza arloko lanketak edota bestelako jardunak burutzea baldin bada.

EHLABE elkartea ez da pertsona erabiltzaileak, webgune honetara sartzean edota bertan jasotzen diren informazioak erabiltzean, aplikagarri den edozein arau ez betetzearen gaineko erantzule izango.

EHLABE elkartea ez da informazioa, webgune honetan jasotzen diren arloak eta gaineratzen diren programak erabiltzetik eratorrita gertatu diren edo gerta daitezkeen kalte eta galeren erantzule izango, edozein izanik ere horien izaera. Webgune honen bidez pertsona erabiltzailea hirugarren aldeek eskainitako prestazio eta eskaintzetara iristea ahalbidetzeko esteka (link) edo hipertestuak ez dira EHLABE elkartearen jabetzakoak, eta ez daude haren kontrolpean; aipatu erakundea ez erantzule izango, ez horietan jasotzen den informazioaren gainean, ezta informazio horretatik erator daitekeen beste edozein eraginen gainean ere.

EHLABE elkartea ez da hirugarren pertsonek erakunde horren jabetzakoak izan gabe webgune honetan agertzen diren marken izenari, produktuen izenari edo marka komertzialei eman diezaieketen bidegabeko erabileraren gaineko erantzule izango. Halaber, webgune honetatik sartuta irekitzen diren webguneetarako esteketako edukien osotasun, egiazkotasun eta legezkotasunaren gaineko erantzule ere ez da izango.

Finean, pertsona erabiltzailea da webgune honetan jasotzen diren zerbitzu, eduki, esteka (link) eta hipertestuak erabiltzeko moduaren gaineko erantzule bakarra.