Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bertan 3.000 pertsona baino gehiagok egiten du lan eta % 83ak desgaitasunen bat du. Erakundeak pertsona desgaituentzako lan aukera sortzen ditu Bizkaian, horien inklusio, garapen zein bizi-kalitate maila handiena lortzeko xedez.
Lanpostu bakoitza egokitu eta plan indibidualizatuak garatzeko laguntzazko metodologiak erabiltzen ditugu, pertsona bakoitzaren potentzial eta trebetasunei erantzuteko Ibilbide pertsonalizatuak diseinatuz, horrela, gure bezeroen premiak pertsona desgaituentzako abagune bilakatuz.