Home > ZER EGITEN DUGU > METODOLOGIA
METODOLOGIA
Foro EcAn parte hartzen dugun erakundeok laguntza bidezko enpleguaren metodologia erabiltzen dugu artatzen ditugun pertsona desgaituak lan esparru arruntean laneratzeko tresna edo bitarteko gisa.
Metodologia horretan desgaitasun adierazgarria duen pertsona da elementu nagusia, laneko giro arrunt batan lan lehiakor bat burutzen duena eta laguntza zerbitzu jarraituak eskaintzen zaizkiona.
Erabilitako metodologian ezaugarri hauek aintzatesten dira:
- Doako aholkularitza eta laguntza enpresei.
- Lan ordaindua duen enplegua eta lan-kontratu batekin.
- Laguntza indibidualizatuak enpresa bertan, pertsona bakoitzaren premietara egokituta.