ASPASOR Arabako Gorren Guraso eta Lagunen elkartea da eta entzumenezko desgaitasuna duten familiak eta horien senideak defendatu, ordezkatu eta laguntzen ditu, horien erabateko gizarteratzea lortzeko, eskubide osoko hiritar independente eta autonomo gisa. Elkartearen esparruetako bat entzumenezko pertsona desgaituen enplegagarritasuna da eta, horretarako, Arabako Pertsona Gorrentzako Laneko Bitartekaritza Zerbitzua du.