Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa da. Gure Misioa pertsona gorren eskubideak aniztasunean defendatzea da, herritartasun erabatekoa erdietsi dezaten. Enpleguaren eta prestakuntzaren esparruan pertsona gorrentzako nahiz enpresetarako zerbitzu eta baliabideak eskaintzen ditugu: Aholkularitza, orientazioa, laguntzei buruzko informazio eta abar; hori guztiori, doan eta Laguntza bidezko Enpleguaren metodologia erabiliz.

Ikuspegi modura pertsona gorrentzat, herri administrazioentzat eta, oro har, gizarterako erreferente eta ordezkagarri izango den euskal erakundea izatea dugu xede.