Gureak, bere gizarteratze eta laneratzeko ereduagatik Europan erreferente den enpresa-taldea da eta pertsona desgaituen eskura aholkularitza zerbitzu bat eta profesionalez osatutako talde bat ipintzen ditu erabilgarri enpresetako premia eta interesei erantzute aldera. Desgaitasunarekin lotutako inklusio, legeria eta enpleguan duen esperientzia eta espezializazioarekin lanpostu egokiak zehazten nahiz langileak hautatu eta prestatzen lagunduko dute eta enpresei lege eta lan arloko aholkularitza eskainiko diete eta pertsonei laguntza pertsonala.