Itxaropena elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, ikusizko desgaitasun larria duten pertsonen familia, gizarte, eskola eta lan arloko integrazioa bultzatzeko lan egiten duena. Lan arloari dagokion zerbitzuaren kasuan, enpresak orientatzen saiatzen gara ikusizko desgaitasuna duten pertsonen laneratzeko teknika eta optikak egoki ditzaten eta, beste alde batetik, enplegu eskatzaileak laneratze batek berekin dakartzan ekintza ezberdinen inguruan orientatzen saiatzen gara.